XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai.

24 edo 25a zen, ez dakit ziur, esan dizut.

- Dirua zerorrek eraman al zenuen Ingalaterratik?.

- Jakina ezetz.

Aldian aldiko ordezkariaren kontura egiten genuen transferentzia.

Ordezkariak atera egiten zuen, bila etortzen zitzaidan aireportura dirua maleta batean zuela, eta nik bankura eramaten nuen.

@- Nor da Kopenageko ordezkaria?.

- Peter Jensen, unibertsitateko liburudendako saltzaile bat.

- Eta zeintzuk ziren agenteak erabili behar zituen izenak?.

- Horst Karlsdorf Kopenagen.

Hala zela uste dut, bai, hala zen, gogoan dut.

Karlsdorf.

Nik Karlshorst esaten nuen behin eta berriro.

- Deskribapena?.

- Enpresaria, Klagenfurtekoa, Austrian.

- Eta bestea? Helsinkiko izena?.

- Fechtmann.

Adolf Fechtmann, St. Gallengoa, Suizan.

Tituluren bat zeukan.

Bai, hala zen, bai: Fechtmann doktorea, artxibaria.

- Bai.

Eta biak alemaniarrak hizkuntzaz.

- Bai, konturatu nintzen horrekin.

Baina agentea ezin liteke alemaniarra izan.

- Zergatik ez?.

- Berlingo antolamenduaren buru izana nintzen, ezta?.

Beraz, hartan sartua izango nintzen ni.

Ekialdeko Alemaniako goi mailako agente baten gidaritza Berlindik egin beharko zen.

Jakingo nuen.

Leames zutitu egin zen, armairura hurbildu eta whisky piska bat hartu zuen.

Ez zen Petersez arduratu.

- Zerorrek esan duzu bitarteko bereziak, prozedura bereziak zeudela kasu honetan.

Beharbada ez zuten uste zuk jakin behar zenuenik.